Azpeitiarra da, Anderground izenpean aritzen den disko jartzailea: Ander Ugarte, hain zuzen. Kazetaria lanbidez, baina musika zale eta jalea ere bai. Pare bat irratitan musika saioak aurkezten ditu eta Donostiako taberna batean DJ gisa aritzen da hilean behin. Indie musika dantzagarria da, batez ere, jartzen duena. Horra Eñaut Elorrietaren osterako gure proposamena.
"Ez naiz etorri hemen ni ongi gelditzera. Eskamak uztera etorri naiz. Nigan ez da ezer geldituko. Ez naiz ibiliko zuek irabazten". Benito Lertxundi oriotar kantariaren hitzak dira, atzo esan zituen Sanagustin kulturgunean, Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloko gonbidatua zen bera. Pako Aristi urrestildar idazle eta kazetariarekin aritu zen solasean. Baina, bukaeran bertan bildutakoen galderak ere erantzun nahi izan zituen. 85 lagun bildu ziren solasaldira. (Nerea Uranga, 'Urola Kostako Hitzako' kazetariak egindako kronika)
Berria egunkarirako Pello Urzelai kazetariak eginiko kontzertuaren kronika da. "Kontzertuaren enborra disko berriaren hamar kantuek osatu dute, baina beste zortzi kantu gehiagok aberastu dute emanaldia. 'Nun dago nire herria' lehen kantuaren akordeetatik kontzertua itxi zuen 'Nire aitaren etxea' kanturaino entzulegoa harrapatuta sentitu zen bidaia poetiko eta musikal eder batean. Deserriaren min eta pozen barrena".
Pako Aristi idazle eta kazetariak osatuko du bikotea eta bera izango da solasaldia gidatuko duena. Aristik asko ezagutzen du Lertxundi, lagunak izateaz gain, esaterako, berari buruzko liburua egina baitu, Mikel Markezekin batera. Iazko maiatzean aurkeztu zuten 'Plazer bat izan duk Benito!' izenekoa. Eta lehendik ere elkar topatu izan dira gisa honetako ekintza batean, Durangaldeko herri komunikabideek antolatuta (bideoan adibidea).
Urola Kostako Hitza egunkariari emaniko elkarrizketan esana. "Hemengo eta kanpoko idazleen letrak hartu, eta gitarra soil batekin hasi nintzen, oso modu sinplean. Gozamena berehalakoa izan zen". Dena, ordea, ez zen samurra izan: "Erabaki guztiak nik hartu behar izan ditut, eta une batzuetan perspektiba galduko nuen beldur nintzen. Zalantzek eta isuek gainditu izan naute momentu batzutan". Elkarrizketa osorik jarraian.
Atzo, osteguna, aurkeztu zuen Eñaut Elorrietak diskoa, bakarka atera duen lehena. Hainbat idatzizko hedabidek jaso dute albistea gaurko aleetan. Besteak beste, "melodia klasikoak" erabili dituela, "hitzetan oinarritutako" diskoa dela eta aurrera begira gehiago egongo direla esan ditu aurkezpenean: "Bakarkako ibilbideari heltzeko asmoa dut; hau ez da izango zerbait noizean behingoa". Sarrera dezente saldu dira dagoeneko kulturgunean, hilaren 25ean emango duen kontzerturako.
"Zuzenekoetan diskoa bere horretan defendatzen saiatuko naiz, diskoarekiko fidela izaten". Berria egunkariak eginiko elkarrizketan (bideoan duzue) esandakoa da. Diskoaren zertzeladak bihar iritsiko zaizkigu Elkar-ek Bilbon duen aretotik, baina zuzenean, eta Gipuzkoan lehenbizikoz, Sanagustin kulturgunean izango dugu proiektu berri hau bertatik bartara ezagutzeko. Sarrerak eskuratzeko kulturgunean edo hemen dituzue, 10€tan (egunean bertan 12€tan egongo dira).
Elgoibarren jaioa da Oria, baina Azkoitian bizi da. Bere kasa ikasi zuen margotzen, autodidakta da, eta ikasketa horien emaitzak dira ikusgai daudenak kulturgunean. Guztira, 16 artelan jarri ditu. Ekainaren 3a arte egongo da. Margolan ikusgarriz osatu du eta Imanol Elias zenari eskaini dio.
Maiatzeko kontzertua eskainiko digute bihar, hilak 11n, eta, besteak beste, 'Star Wars', 'Cuadros de una exposición', 'Yackety Sax', pasodoblea... joko dituzte. Irudi batzuk ere erabiliko dituzte musika apaintzeko, aipatutako lehen bi abestietan. Asteburu Musikalen baitako kontzertua izango da. Jarraian Musika Bandak eskainiko duen kontzertuaren azalpena duzue.
'Emaztegaiaren semea' antzezlaneko aktoreetako bat da Irastorza. Alzheimerrak jota dagoen emaztegaiaren papera egiten du. Filmak izandako arrakastaren ondoren, antzokietara eraman eta jendeak ongi hartzeko erronka dute. 'Urola Kostako Hitza'k elkarrizketa egin zion Zumaian antzeztu behar zutela probestuta eta hura gogorarazi nahi dugu hemen, antzezlanaren gainean jarduten duelako.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||